miércoles, 31 de diciembre de 2008

Kartzeletan %11 hiesa dauka

Kartzelak oraindik gaixotasunak hartzeko leku nagusienetarikoa dira, izan ere, bertan gaixotasunak dituzten pertsonen aglomerazioa gertatzen da.
80.ko hamarkada itzelezkoa izan zen, izan ere 4etatik 1tek hiesa zuten eta askok hil egin ziren.
Gaur egun egoera aldatu egin da, izan ere antiretrobiralen agerpena eta erabilpena eta gizartearen aldaketak asko eragin du. Espainan, ez dago estatistika ofizialik, baina gutxi gora behera 120.000-150.000 pertsonek hiesa dute.
Kartzeletan bi eratako prebentzioa erabiltzen da:
1.- Gaixotasunaren edapena mozten du. Metadonen programak xiringatxo batekin erabilpen bakoitzeko.
2.- Antiretrobilaren tratamendua, kargak murrizten dituztenak eta birusen hedapena murrizten dute.
Badaude pertsonak ez dituztela tratamendurik jaso nahi, ondorioak nabarmentzen dituzten arte, eta beste batzuk gaixotasunak txarrera jo dezan nahi dutela, baldintzapeko askatasuna lortzeko, eta ikasketa murriztuak dituzten pertsonekin kontsientziazioa lortzea zailagoa da.
Hepatitis C daukaten pertsonen kopurua 1998tik hona asko murriztu da, izan ere lehen %46 bat zen, eta gaur egun %22, eta tratamendua jartzeko erreztasunak dauzkate kartzeletan(jarraipenak egiten bait dituzte).
Ala ere, aipatzekoa da kartzeletan pertsonal sanitario gutxi dagoela, eta mediku eta presoen arteko erlazioa saila dela peritu lana egin behar dutelako epaiketan.

Iturria: El Mundo Aldizkaria-Salud ataletik (2008ko/XII/29-780.zenbakia)
Argazkia: Wikipedia

sábado, 27 de diciembre de 2008

Espainiatar bat Tangerreko kartzelan

Espainiar bat Tangerreko kartzelan dago, izan ere bere alabak dioenez, bere ama kartzelan dago narkotrafikante baten izen berdina izateagatik.
Emakume honek María del Carmen Ramírez Onieva du izena, eta Marruekosera bidai bat egin zuen ea nola zihoazen bere enpresaren obrak. Izan era María enpresaria bat da eta Tangerren obrak ditu.
Bera lagun batekin bidaia egin zuen obrak ikusteko, eta bueltatzerakoan itsasontzian pasaportea erakusterakoan, ezer esan gabe atxilotua izan zen, azaroko 19an eta bere laguna bertatik kanporatua izan zen.
Hurrengo egunerako, bere alaba Belinda, honen senarra eta Mariaren senarra, haren bila joan ziren, baina jadanik komisarian zentralean zegoen eta ezin izan zuten ezer egin.
Bertan hainbat galdeketa jasan izan behar izan zituen, eta Belindak bere ama ikusteko 50€ ordaindu behar izan zituen minutu batengatik, azaroaren 21ean.
Espainiako Kontsulatuak, lista bat eskaini zizkien Belinda eta bere familiari, abokatu bat ordaindu zezaten, eta hartatik ordu batera, jakinarazi zieten bere ama drogen trafikoengatik kondentatua izan zela.
Azaroaren 24 kartzelan sartu zen, eta familiari jakinarazio zioten monja batzuen bitartez arropak eta janaria eman ahal zietela Mariari.
27an bere amarekin aukera izan zuen, eta haren egoera latza azaldu zion kartzelan, eta Belindak Konstulatuari azaltzerakoan, ezin zutela ezer egin jakinarazi zioten.
Egun batzuk beranduago, dei bat jaso zuten, gizon bat zen esanez bere ama ez zela erruduna, berak ez zuela drogen trafikorik egin, baina hori aitortzeko 15.000€ ordaindu beharko ziotela. Kontsulatuaren erantzuna ordaintzea hobea izango zela izan zen.
Jadanik Maria hile batzuk darama kartzelan, eta bere kondena 4 urtekoa da.

Informazio iturria: El mundo aldizkaria-Online

jueves, 25 de diciembre de 2008

Mauthausen-eko 3422.presoa

Antonio García Barón Alemaniako kartzeletan egon zen nazien garaian. Gerrari gazteenetarikoa izan zen, izan ere 14 urteekin, oraindik adin txikikoa izanda, gerrara joan zen.
3422. presoa Espainola da, eta bertan jasandako torturak...aipatzen ditu, ala nola S.S.-k egindako torturak. Berak Mauthausen 8-VIII-1938tik 5-V-1945eraino egon zen.
3422. presoa Mauthausen egon zen bitartean, lagun asko galdu zituen, eta bertan ezagututako pertsonak ere.
Historietako liburuetan, entzundakoaz, ideia bat egin dezakegu bertan gertatu zenari buruz, baina ala ere ez dugu inoiz sentimendu oso hori osorik sentituko.
Bideotan ikus dezakegunez, preso honi torturak egin zizkioten, baina beso baten falta ez dauka zerikuzirik Mauthauserekin.
Berak egindako kalkuluen arabera, gas-kameretan 2 minuturo erreketa bat zegoen 10 pertsonetatik 15 pertsonetara oso argalak baziren. Erreketak gaueko 9etatik egunsentiko 3-4etaraino egiten zuten, eta batzutan egunez ere erretzen zuten.

Gaur egun San Buenaventura bizi da, baina bere emaztearekin sortutako errepublikan bizi izan ziren orain dela lau urteetaraino, Quiquibey izenekoa, Amazonian kokatua.

Argazkia: Alfonso Daniels-El Mundo aldizkaritik
Antonio García Baróneri buruzko informazio gehiago

domingo, 14 de diciembre de 2008

María Salienteren kasua

Orain dela gutxi, argira atera egin da kasu berri bat, María Salienteren eta bere semearen Daviden kasua, hain zuzen ere. Izan ere emakume honek, 37 urtekoa, bere semeari zaplazteko bat ematearren kartzelara kondenatua izan da, 45 egunetara(beteko ez dituenak aurrekaririk ez dituelako) eta urte bat eta 45 egun bere semearengandik aldenduta. Kondena honek Jaeneko 3. Zigor-Auzitegi egin du.
Kasua orain dela 2 urte suertatu zen Davidek bere amari zapatila bat bota zionean eta komunean ezkutatu zenean. Bere amak komunaren kanpoaldean itxaron zuen eta atea zabaltzerakoan, lepotik ebatu zion eta zaplazteko bat eman zion, sorte txarra izanez, eta umea kolpe bat hartuz komunean.
Honek eskolara joatean hurrengo egunean, irakasleak medikura eraman zuten eta ikastolak salaketa jarri zion amari.
2 urte pasa ondoren kondena argitaratu dute, eta aurrera eraman ezkero urte bat eta 45 egun bere semearengandik aldendua izango da.
Lege honek indarrean jarri zen 2007ko abenduaren 28an, 154 artikulua.

Jarrera honen kontrako epaile bat agertu zen, Emilio Calatayud, eta honek bere iritziak libreki azaldu zituen.

Kasu honek ez da bakarra, eta ez da azkenengoa izango, izan ere Concha 50 urtekoa, bere alabarengandik aldendua izan da orain dela 3 urte baino gehiago, bere alabari zaplazteko bat ematearren. Izan ere neskato honek bere amaren lagun bati "maricon" deitu bai zion.

Geroz eta kasu gehiago argira ateratzen ari dira, lege honek martxan jarri zenetik, eta zigor kartzelak eta aldentzeko zigorrak jartzen ari dira umeei zaplazteko bat ematearren.
Argazkia: Aurora Cañada-El Mundo aldizkaria

lunes, 8 de diciembre de 2008

"El patio de mi cárcel"

Aurretik aipatutako moduan, nire gaiaren inguruan hainbat filmak daude, azkena orain dela gutxi estrenatutakoa "El patio de mi cárcel" izenekoa.
Film honek iralaren 26.an estrenatu zen Espainian, eta film honetan hainbat aktoresa ospetsu parte hartzen dute.
Film honen istorioa benetakoa da Yeseko espetxean gertatutakoa, izan ere kartzela bateko emakumeak, nolabait baztertuak direnak, zuzendariaren laguntzaz 4.modulua eratzen dute, non hain askatasunerako bidea hasten da. 4.modulu honek antzerkiak egiteko eratzen dute, eta haien errealitatea aurkezten dute.
Film honen zuzendaria Belén Macías da eta aktoresen artean hauek topa ditzakegu:
Candela Peña, Verónica Echegui, Ana Wagener, Violeta Pérez, Natalia Mateo, Maria Pau Pigem, Tatiana Astengo, Ledicia Sola, Blanca Apilánez, Susi Sánchez, Blaca Portillo eta Patricia Reyes Spíndola.
Nahiz eta orain dela gutxi estreinatua izan, film honek jadanik kritikak ditu, bai bideoetan, bai prentsan(erderaz).

Argazkia:Emilio Pereda y Paola Ardizzoni-"El patio de mi carcel" web-gunetik