Mostrando entradas con la etiqueta Besteak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Besteak. Mostrar todas las entradas

jueves, 27 de noviembre de 2008

Webquest

Denbora honetan, nire gaiaren inguruko webquest bat bilatzen saiatu naiz, bai euskaraz, bai erdaraz, bai ingelesez. Kartzelen inguruan ez dira inongo webquestarik agertzen, beraz nire iritziz landu beharreko gai bat da, izan ere kartzeletan ematen den hezkuntzan, metodo honen erabilera egin dezakete.

Dakigun moduan, webquesten erabilera geroz eta ugariagoa da gaur egungo hezkuntzan eta honen bitartez banakako eta taldeko ikaskuntza egin daiteke.

Klaseetan aipatu dugun moduan webquestak alde onak eta txarrak dituzte, ala nola medio teknologikoen beharra, dirua eta teknologiekin adituak diren pertsonak ikasketa modu batean zuzentzeko.

Nire gaiaren inguruko webquest bat bilatzen saiatu naizenean, webquesten liburutegia aurkitu dut, eta hemen zuen erabilpenerako lagatzen dizuet.

jueves, 13 de noviembre de 2008

Teknologi berriak


Teknologi berrien inguruko mapa kontzeptual hau osatu egin dut, izan ere, gaur egun gabiltzan garaian, teknologi berrien garapena izugarrizkoa da, eta gure lanaren inguruan eragina du.
Izan ere, Gizarte Hezitzaileak denoi eskeini behar diegu teknologi berriekin aritzeko eskubidea, baina teknologi hauekin aritzeak ere arazoak suposa ditzakegu:
-Baliabide falta, desberdintasunak nabarmenduz.
-Teknologi hauekin aritzeko zailtasun.
-Jakinduria haunditu behar da, bai beraiena, bai gurea.
Beraz, teknologi berrien erabilpena zabaltzea ondo dago, baina gizarte hezitzaileak lan egiten duen eremuaren arabera, baliabide hauek erabili ditzake edo inguru hori egokitzen zaion hobe batzuk.

jueves, 30 de octubre de 2008

Kartzelen inguruko power point bat bilatuz, eta hainbat power pointen artean honen aukeraketa egitea erabaki dut, izan ere, power point honetan Europan zehar dauden kartzelen garapena ikus daiteke.
Power point gehiagoen aurkikuntza SlideShare-n topa ditzakegu.
Ala ere, bilaketa honetan beste power point batzuk azaldu ziren gaiarekin lotura dutenak.


jueves, 16 de octubre de 2008



Blog honi sarrera bat ematen diot, kolore eta letrekin probak eginez