jueves, 22 de enero de 2009

Behin odeon arpidetu ondoren, nire gaiarekin zerikusia duen bideo bat topatu dut, eta bideo jonetan Mexikoko talde indigena batek, bere esku polizi sistema bat eratzea erabaki du, eta bertan azaltzen duten zelako gauzak eta funtzioak egiten dituzten.
Hona hemen bideoa.

lunes, 12 de enero de 2009

Presoen bloga

Pontevedrako presoek blog bat dute

Sarean zehar behin eta berriro behatuz, kartzela bateko blogarekin topo egin dut, bertan presoek haien ideiak, sentimenduak... idazteko aukera dute.
Blog hau, askatasunerako leiho bat da, izan ere, kanpoko munduarekin komunikatzeko aukera bat eskaintzen die.
Pontevedrako presoak idazten dute, eta kartzelan dituzten aktibitateez, irteerak, partiduez...hitz egiten dute.
Beste batzutan haien sentimenduak adierazteko leku bat dela uste dute, eta bertan jartzen dituzte haien sentimenduak.
Blog hau 2006.urtean zabaldu zen, eta oraindik bertan dihardute presoak


Argazkia: Alama blogetik hartua

domingo, 11 de enero de 2009

Power Point eta Bideoa

Nire gaiaren inguruko material faltarengantik, power point bat internetera (slidesharera hain zuzen ere) igotzea erabaki egin dut.
Izan ere, arritzekoa da, zarean zehar gai honi loturiko material falta handia egotea, jadanik gai hau "tabu" izateari utzi dio, eta geroz eta edapen handiagoa du bertan gertatzen diren gauzak eta eskaintzen den laguntza gaur egun asko handitu da hamarkada bat atzera botatuz.Horretaz gain presoen kopurua denbora labur honetan bikoiztu egin da, populaketaren zerikusia izanik.

Power point hau nik sortua da, eta bertan Espainiako Barne Misiterioko datuak hartuz, gaiaren inguruko datu orokorrak ematen ditut.



Horretaz gain bideo bat egin dut, ondoren ikus daitekeena, kartzeletako egun baten bizitza azalduz, eta bideo hau youtube-ra igo egin dut, bertan jendea ikus dezan.
Bideo honen materiala, ez du inongo iturri finkorik, baizik eta entzun, ikus eta irakur dezakegunetatik ideia bat sortu eta garatu egin dut.
Espero dut zuen gustokoa izatea nik landutako materiala.

Tangerreko presoak

Tangerreko(Marruekos) kartzelan 136 preso espainar daude, haien artean 21 emakume eta 115 gizon.
Kartzela honen egoera oso kazkarra da, izan ere 20 pertsonentzako logela baten 34 pertsona lo egiten dute, eta oherik ez badute, lurrean lo egiten dute, mantarik gabe. Sukaldea labezomorroz beterik daude, eta 4 egun igaro ahal dira jan barik.
Komunak lurrean egindako zulo bat da, eta kexatu ezkero, kolpeak ematen dizkiete zaintzaileak presoei.
Emakumeei egiten dizkieten araketak, zaintzaile emakumeak izan beharrean gizonezkoak izaten dira, eta haietaz barre egiten dute.
Horretaz gain, zaintzaileak tabakoa lapurtzeraino heltzen dira.
Espainiako kontsulatua ez du ezer egiten, soilik kartzelara hurbiltzen da ezer egin barik, eta pobrezi ziurtagiria (Espainian gelditzen den kondena betetzera ematen duen posibilitatea da) hainbat hilez itxaroten dute, eta prozesu arintzeko kontsulatua abokatu bat kontratatzea gomendatzen dute, izugarrizko dirua kostatzen duena.
Kartzela honetan dauden Espainiar askok eta askok trafiko droga egiteagatik daude, baina beste batzuk erroreengandik bertan aurkitzen dira.
María del Carmen Ramírez Onieva (beste artikulu batean aipatua), bere izena argi esaten du, eta berak kontatzen duenaren arabera, bera errugabea da, eta azalpenetan parte hartu du beste preso batzuekin batera.



Informazio iturria: El mundo aldizkaria (idatzizko edizioa)

jueves, 8 de enero de 2009

Ataundik bloga

Sarean zehar nire blogarekin zerikusia duen beste blog bat topatu dut, non hacker bati buruz hitz egiten duen berri batean.
Izan ere hacker honek 2004-2005 urte bitartean 30 nazioetan 54 eraso egin zituen, eta eraso hoien gatengatik epaitua izan da. Izan ere, bere erasoak ez errepikatzearrem dirua eskatzen zien, aurretik "zerbitzu ukatze" bat eskainiz.
Berri hau 2006ko urriaren 4an argitaratua izan zen blog honetan.


Argazkia: Ataundik blogetik hartua.

martes, 6 de enero de 2009

PAIP

Nire bitakorarekin zerikusia duen blog bat aurkitu nuen zarean zehar, eta harritua utzi ninduen gai honi buruzko bloga aurkitzea, izan ere ez da egunero hitz egiten den gai baten modukoa, baizik eta noizean behin gogoratzen duguna.
Blog honetan Espainiar estatuaren, zein beste tokitako kartzelen informazioa topa dezakegu.
PAIP-en bloga ondo antolatua dago, izan ere atalka jartzen ditu berriak, lurraldearen arabera, eta kronologikoki ere bai.
Horretaz gain, hainbat atal ditu, ala nola:
1."Observatorio Penitenciario"
2."Obsevatorio de Justia Penal Juvenil"
3."Legislacion Penitenciaria"
4."Informacion Oposiciones"...
Haietan klikatu ezkero, informazioa azalduko zaigu, eta datuak ere eskura izango ditugu.
PAIP-ek blog hau 2008ko otsailean sortu zen, eta gaur eguneraino Espainiar estatuaren inguruan 603 berri argitaratu ditu.


Argazkia: PAIP-en blogetik hartua

jueves, 1 de enero de 2009

Kartzeletako datuak

Espainiako Barne Ministerioko orrialdean behatu ezkero, topa ditzakegu 2008ko urtearen datuak presoen inguruan, izan ere, preso kopurua lurraldeka eta sexuka eskaintzen dizkigu, ala nola zelako delituak egin dituzten ere.
Deigarria da, zelan 72.281 presoetatik soilik 5.875 emakumeak direla. Hori behatuz, zeresan nahi bat izango du, baina orain ez da momentua horretaz berba egiteko:

Ondoren jarriko dizkizuet datu hauekin sorturiko grafikoak, bertan beha daiteke, zelan Andaluzia preso kopuru gehien duen lurraldea dela:

Hobeto behatzen badugu, emakume eta gizonen grafikoetan nabarmena da preso kopuru gehiena gizonek osatzen dutela:

Pixka bat sakonduz, konturatu ahal gara, adin gehiagoko presoak 31-40 urtekoak direla:

Datu guztiak errealak dira, eta gehiago sakondu nahi baldin baduzue, aurretik jarritako orrialdean behatu dezakezue.

Informazio iturria: Espainiako Barne Ministerioa
Grafikoak: Datu errealetik sortuak